Argibideak

Argibideak

PROIEKTU ARTISTIKOAK

Maitaldiak ideia sinple bat defendatzen du : dantza denena da. Tradizio, estetika edo leku batean gakotzen ez den hizkuntza da.


Sortu zenetik, festibalak dantzen aniztasuna ospatzen du, Ballet handietatik hiri dantzetaraino. Estetika, irudimen eta sensibilitate anitz elkartzeko sinesmena izan du gidari.


Dantza partekatuz bizi delako, Maitaldia lurralde guzietara, artista eta publiko guziengana hurbiltzea aukeratzen du. Ipar Euskal Herritik Hego Euskal Herrira, Bearnotik pasatuz, belaunaldiak, ibilbideak eta geografiak batzen ditu. Europa osoko koreografo ospetsuenak hemengo konpainiekin elkarrizketan jartzen ditu, antzokiak baita plazak trukaketa eta partekatzerako gune irekiak bihurtzen ditu.
 

Festibala emankorra, alaia eta solidarioa ingurumenaz arduratzen da. Maitaldiak engaiamendu artistiko sendoa aldarrikatzen du dantza ondasun komun bat bihurtzeko helburuarekin. Bizi den arte horren bitartez, jendea elkartzen, eraldatzen duen eta loturak sortzen dituen festibala da.

Thierry Malandain-en hitza

Denbora iragaten da eta laster iragana izanen da, hala ere, Biarritz Culture eta Jakes Abeberry haren lehendakariak 1990ean plantatu eta betiere berritzen den Dantzaren Maitaldia, egonkortuz, nabarmenki errotua da orain. Behar mugiezin baten gisara, forma anitz eta agerpen desberdinak erabiliz sortu eta loratzeko berezitasuna duen bizitzeko behar baten adierazpena eragindako mugimenduaren sena baita. Beste lekuetakoa baina hemen, plazera, ihesa eta aurkikuntzaren ikuspegitik, munduko errealitateez urrundu gabe, Nazio Koreografia Zentroko baratzezainek gaur egun zaintzen duten festibal baten berezitasuna eta funtsari dagokion arboresentzia oparoa dugu preseski.
Horrela, hazia, hozia, erroa, zurtoina, hostoak, loreak eta fruituak bezala, ezin kontatuzko espezie botanikoen moduan, mota koreografikoei dagokienez bezainbat partaide eta lekuei ere, agertzen den landarearengisara, edizio hau aberatsa izanen da mota guzietako landareen arloan, fruituondo ospetsuenetatik sortak osatzeko lore lurrintsu xumeetaraino. Hazteko beharrezkoa duten energia iguzkiari harturik, dena plantan ezarria izanen da agian kopuru handian etorriko diren ikusleen gozamenerako. Jakinez gaur egun landare batek plazera ekartzen duela beti. Baina denbora iragaten da eta laster iragana izanen da, duela 36 denboraldi sortu Dantzaren Maitaldi hau nire azkena izanen delako, ureztagailua Martin Harriagueri pasa aitzin. Haren esku trebeak eta desio goriei esker Dantza Biarritzen eta beste leku guzietan ere zuhaitz izerdiez eta landare etorkizunez beterik geldi dadin.
Anartean, uztatzeko ereiten dugu, eta Dantzaren Maitaldi honek fruitu eta lore ugari iragartzen ditu, txalo igita ederrarekin batera.

Ekoardura

Taldea

Festibala sostengatzeko