13€ eta 22€ artean
PartekatuIgandea 14 iraila
14h00
LEKUAGamaritz Gela - Gare du Midi antzokia
Igandea 14 iraila
16h00
LEKUAGamaritz Gela - Gare du Midi antzokia
Malandain Ballet Biarritz-en baitan dantzari gisa arizan ondotik, haren interprete ibilbide ederra jarraitzen du Aureline Guillot-ek, bakarkako indartsu eta introspektibo horretan, sorginari ekarriak zaizkion aurpegi desberdinak haragiztatuz. Emozio bidaia Euskal Herriko ikur konplexu eta babesle honen muinean, koreografoaren dantza sentikor eta askatzaileak eramanik.
Belagilearen aurpegi miresgarria arakatzen du Aureline Guillot-ek bakarkako honetan: emazte errebeldea, aldizka beldurgarri, liluragarri, basa-mediku. Belagilea, jazartze eta eraldaketa sinboloak, gaur egun berritua izan den aitzinako indarra haragitzen du. Dantza barnakorraren bidez, mitoak, sumindura, indar askatzailea jalgiarazten ditu koreografoak . Zentzumenak zeharkaraziz, berriz liluratuko gaituen mundu bat irudikatzera gomitatzen gaitu, gizon eta emazteen arteko harremanak, bai eta jendartea eta bizi den guziarenaren artekoak, jabalduak eta harmoniatsuak bilakaraziz, askatasuna eta berradiskidetzea egingarriak diren mundua.