Rendez-Vous dance – Mathieu Geffré 

What songs may do < Biarritz

13€tik 22€tara

Partekatu
Matthieu Geffre. CR Rhiannon Banksjpg
Rendez-Vous dance – Mathieu Geffré 
DATA

Ostirala 18 iraila

19h00

LEKUA

Colisée Antzokia

IRAUPENA

55'

Txartelak erosi Auto-partekatzea

Nina Simoneren kantuen bitartez, amodioaren zirimolak jalgiarazten ditu Mathieu Geffré koreografoak: haren oldarrak, haren hausturak, haren ustekabeko itzulerak. Tauladaren gainean, bi gorputz batek bestea xerkatzen, talkatzen eta berriz elkartzen dira, bihotzaren zola-zolak, lazturak eta bizitasuna zeharkatuz. Oroimenaren joan-jinak, behar bada berriz piztua den amodio batek pindartu iragan batenak arakatzen ditu amodiozko duo honek. Eta liluratzen gaitu I put a spell on you kantu arrakastatsuarekin! Festibaleko ale honen aurkikuntza ederrenetan sartzen da Mathieu Geffré-ren idazmen sorgarri eta engaiatua.