13€ eta 35€ artean
PartekatuLarunbata 6 iraila
19h00
LEKUACasino Municipal Antzokia
1:00
Familian ikusteko
Etxepare Institutuaren laguntzarekin
Beste behin, zerumuga liluragarri berriak irekitzen ditu Kukai Dantzak, euskal ondareaz irudi berriak eskainiz. Txalaparta, xilofonoaren antza duen ohidurako tresnaren erritmoan iturri hartzen du Jesús Rubio Gamo iberiar koreografoak, dantza bipil eta hegalaria sortzeko.
Txalapartari emanak zaizkion kolpeek dute oihartzuna handia eskaintze, nehork ez dituelarik alta zinez menderatzen. Hegal egiten dute soinuek, musikariaren kontrolatik aske eta errotze orori uko egiten diote. Fisikalitate neurrigabeko talde dantza haragiztatzen du tauladaren gainean aurkitzen den tresnak. Erritmoa hor dago, musika eta dantzaren, zirimolen, bozen, airatzeen arteko harreman indartsuen... artean. Askatasuna dakar Txalapartaren mailukatzeak.