Cie Projet Ra.Re / collectif rabbit research

Retour À Itak < Biarritz

13€ eta 16€ artean

Partekatu
Cie-projet-RaRe_Retour-a-Itak_©Stephanie-Camicas-2
Cie Projet Ra.Re / collectif rabbit research
DATA

Larunbata 13 iraila

17h00

LEKUA

Salon Diane - Casino Municipal Antzokia

IRAUPENA

1:00

SORKUNTZA
PARTAIDEAK

OARA-ren laguntzarekin

Txartelak erosi Auto-partekatzea

Émilie Camacho et a Lucien Reynes, antzezle espantagarriek, dantza eta zirkoa bateratzen dituzte duo honetan. Munduko eszenatokiak kurritu ondotik eta Euskal Herrian duten erroztatze pundu berritik, haur abesbatza batek eta Omar Little New Yorkeko tronpeta jole jeinutsuak lagun, sorkuntzaren mitotik abiatzen da Ulises eta Peneloperen arteko berriz elkartzeen koreografia apailatzeko.

Itzulera, errealitate bilakatu utopia batera buruz aitzinatzeko nahikeria sakon baten gisara gauzatzen da Retour à Itak. Ez Ulises, ez eta Penelope, ez dira festibalaren karietara sortu obra honen heroiak, baina haien elkartze berria izanen dugu gai nagusitzat. Bai batak eta bai besteak hainbeste iugrikatu unea . Batailek eta ekaitzek , distantziak, denborak, gizakien desioak eta jainkoen kalapitek eraldarazi gorputzak ikusiko dituen unea, ondotik berriz bateratzeko eta eta dantzatzen duten gorputzei amodioa aipatzen uzteko. Herriko Casinoko Diane Saloia izanen dugu Ozeanoak eta argiak kulunkatu une horren erakusgune.