13€tik 42€tara
PartekatuIgandea 13 iraila
21h00
LEKUAGare du Midi antzokia
Igandea 13 iraila
18h00
LEKUAGare du Midi antzokia
1:00
Haren ezaugarri nagusietakoa duen garrarekin, jainkoei gizakiei eskaintzeko sua ebastera ausartu zen Prometeo-ren irudiaz jabetzen da koreografoa, transgresio, transmisio eta ezagutzaren betirako sinbolo hau aipatzeko. Aitzinako mitoaz harago, gure gaurkoa galdekatzen du sorkuntza honek: zer da gaur egun « sua ebatsi » horren erran-nahia, humanoak sortzeko botera bezainbat suntsitzekoa duen mundu honetan? Obra honen bihotzean, Ludwig van Beethoven-en Prometeoren Izakiak hedadura handiko musika, Fabien Cali-k izarian sortu konposizioaz emendatua da. Idazkera koreografiko zapart-egingarri eta bikainak bultzatu partitura biziak bilakatzen ditu gorputzak. Eszenografia erraldoia agertzen duten hainbat eszenen bitartez, obra osoa eskaintzen du Martin Harriague-k eta luzarora gure baitan atxikiko ditugun irudiak sorrarazten ditu.