London City Ballet

Momentum > Biarritz

13€ eta 42€ artean

Partekatu
Concerto3_@ASH.
Isadora_bless_&_Nicholas_Vavrecka_by_FOTOKAUL_in_Larina_Waltz
Concerto2_@ASH
London City Ballet
DATA

Astelehena 8 iraila

21h00

LEKUA

Gare du Midi antzokia

IRAUPENA

1:40

Txartelak erosi Auto-partekatzea

Sadler's Wells-en egoitzan eta nazioarte mailan ezagutua zegoen taldea izan ondotik, London City Balleta, Christopher Marney, Malandain Ballet Biarritzeko dantzari ohiaren zuzendaritzapean, eszenatokietara itzultzen da hogoita hamar urtez desagertu ondotik. Frantzian kasik sekula aurkeztua izan ez den programarekin, Asia, Amerika eta Europan gaindi txalokatu konpainia Gare du Midin gelditzen da sekulako gaualdia eskaintzeko. 

Itzal handiko ondarearekin, hiru koreografo britainiar belaunaldi ezagutzeko parada eskaintzen digu gaur egun London City Balletek bildu talde birtuosoak, Momentum obraren bitartez: Kenneth Mac Millan, haren  Concerto famatuko duoarekin, Dimitri Chostakovitch-ek pianorako idatzi partiturari jarraikiz  Ashley Page-k, Piotr Tchaïkovskiren baltsaren erritmoan urrtas klasikoak berrasmaturik lagundurik eta, azkenik, Liam Scarlett, haien lehen amodioak ospatzen ditu Frantz Liszten partitura hunkigarriarekin. Bigarren zati batean,  Alexeï Ratmansky, New York City Ballet-en egoitzan den artista eta nazioarteko eszenako aurpegi ospetsuak dantza klasikoaren teknizitate osoa arakatzen du. Modeste Moussorgskiren partiturari jarraikiz, Vassily Kandinsky margolariaren maisulanei harrtzen dizkie arte guzien batasuna ospatzeko arrazoinak.