Dantzaz

Hona < Biarritz

13€ eta 22€ artean

Partekatu
3.HONDO_PAOLOMOHOVICH_EKOIZ23_©Txikota
5.HONDO_PAOLOMOHOVICH_EKOIZ23_©Txikota
4.HONDO_PAOLOMOHOVICH_EKOIZ23_©Txikota
Dantzaz
DATA

Asteartea 9 iraila

21h00

LEKUA

Casino Municipal Antzokia

IRAUPENA

1:10

PUBLIKOA

Familian ikusteko

PARTAIDEAK

Etxepare Institutuaren laguntzarekin

Txartelak erosi Auto-partekatzea

Mundu osotik etorri hiru koreografo gomitatzen ditu Dantzaz-ek, Euskal Herriaz duten ikuspegia besarkadatzera. Itsasoa, Getariako arrantzaleen erritoak, Chillida, bertsoak dituzte inspirazio iturri. Beti plazer handiz berriz ikustea gustuko dugun konpainiako dantzarien trebetasunak eta pindarrak lagundu topaketa, Euskal Herrian gaindi ibiliko diren bi programaren bidez eskainia.


Zinezko antzezle haztegia bilakatu da Dantzaz euskal konpainia, dantzari profesional gisa lehen urratsak burutzen dituzten artista gazteak hartuz, Horretarako, jatorri eta estilo guzietako koreografoak gomitatzen ditu talde sutsu honentzat piezak idaztera etor daitezen eta euskal jendartea, ingurumena eta kulturak barnera ditzaten. Antzokietan eta karrikan eskainia izateko programa bikoitz honetan, nazioarte mailan dantza munduan haien burua agerrarazi duten hiru koreografo atzematzen ditugu: Paolo Mohovic poloniarra, Jaceb Przybylowicz serbiarra eta, azkenik, Donostian plantatua den Gil Harush israeldarra. Fisikalitate handiko dantza honetan, gazteriaren aldeko suhartasun berdina naharoki partekatzen dute hiruek.