13€tik 35€tara
PartekatuIgandea 13 iraila
19h00
LEKUACasino Municipal Antzokia
55'
Dantzaren Maitaldiaren azken aleko Gorputza eta Grafia Lehiaketaren eta lehiaketako Chorégraphie Émergente-ren Sari Nagusia irabazi ondotik, Gaua obraren bertsio osoa sortzen du kolektiboak festibalerako, Kasinoko Antzokiko eszenarako. Gona tradizionaletan, sorginaren itxura haragitzen dute, emazteen gorputzei boza emateko eta kontakizunak beti aktualitatekoak diren erronkei lotzeko. Eguneroko jestuek eta akelarreak bezalako herri erritoek inspiraturik, dantza adierazkorra, eragin handikoa garatzen dute, engaiamenduaren bidez pindar kolektibo bat elikatzeko. Gaur egungo gorputzak durundaraziz, denen kontra dantzatzen dute. Hitzemate baten gisara eraldatzen da orduan Gaua, Ibawa kolektiboarekin.