13€ eta 22€ artean
PartekatuOsteguna 11 iraila
21h00
LEKUAColisée Antzokia
45'
Clarenza laguntzarekin
Euskal artisten eta kanpotik jinikakoen arteko solasaldi lekua izan da beti festibala. Dantzaren bidez esparru bateratu pozgarria fabrikatzen du guadalupear kolektibo gazte eta liluragarria eta Kristof Hiriart euskal sortzailearen arteko topaketak.
2022an Maitaldiaren karietara abiaturik, euskal eta karibear artisten arteko lankidetza eta trukatze egitasmo berritzailea eramaten du Malandain Ballet Biarritz ZKN-ak.
Biarritzen, Bastidan eta Atharratzen gomitaturik, Douslèt, gozotegia adierazteko kreolerazko hitzaz deitu sorkuntza berria aurkezten Hedo kolektiboak. Gozotasuna eta gogotasuna, zurruntasuna eta birrinkortasuna nahasiz, gozoki honen gisara, « abiatze bortxatua » nozioaren inguruan eskaini lekukotasun eta kontakizunen isla da pieza. Karaibeak, haien lurraldetik errotu eta engaiatuak, hango dantza tradizionalek elikatu hizkuntza propio eta berezia sortzen dute lau dantzari gazte horiek.