13€tik 42€tara
PartekatuLarunbata 12 iraila
21h00
LEKUAQuintaou Antzokia- Angelu
1:00
Taulada hutsean, argiz eta lanbroz betea, hamar dantzari akrobatek, pindar hipnotikoak bateraturik, gorputzez gorputz eta hegaldatzez egin dantza ehuntzen dute. Sekulako konfiantzak bultzaturik, elkar sostengatzen dute, harrapatzen dute, denen artean altxatzeko, edertasun harrigarriko giza arkitekturak marraztuz. Aireko jestuaren ikerketari etengabe jarraikiz, haurtzaroa, denboraren aztarnak, hor ez direnen presentzia iraunkorraren desagertzea ditu arakatzen hemen koreografoak. Erorketa eta zintzilikatze, oreka eta egongaiztasunaren artean, artisten mugimendu bakoitzak zintzilikarazten eta eramaten gaituzte. Ikusezinari gorputz eman eta zeharkatzen gaituzten lokarrien indarra ospatzen dion dantzaren bidez, obra ezin hunkigarriagoa sortzen du Rachid Ouramdane-k.