Bilaka Kolektiboa

Bezperan < Biarritz

13€ eta 35€ artean

Partekatu
Bilaka_Bezperan_©Charlotte-Costa
©Charlotte-COSTA_33color
©Charlotte-COSTA_02color
©MCMONIN_04239
Bilaka Kolektiboa
DATA

Igandea 14 iraila

19h00

LEKUA

Casino Municipal Antzokia

IRAUPENA

1:15

PUBLIKOA

Familian ikusteko

PARTAIDEAK

Etxepare Institutuaren laguntzarekin

Txartelak erosi Auto-partekatzea

Bilaka Kolektiboak, haren gizatasun dirdiratsuaz harritzen gaitu sorkuntza bakoitzaren ondotik. Euskal Herriaren gainean ausardi eta modernitate haize zirimola ufarazten du. Bezperan, haien azken sorkuntzarekin, musikariek eta dantzariek haien kultura Daniel San Pedro zuzendariaren unibertsoarekin uztartzen dute, izadia, neguaren ondotik iratzarrarazten duen milurteko erritualean lurra sakontzeko.


Bezperan obrak, euskal errepertorio zabaletik dantzek hartzen duten munduan sarrarazten gaitu eta musikarien arrabitek, eskusoinuek eta gitarra elektrikoek apaintzen dituzte asmatutako bariazio berriek. Tradizioa, haien suhartasun garaikideak inarrosirik, antzerkiko lankidetza honetaz koloreztatzen da. Daniel San Pedro, taula zuzendari eta Compagnie des Petits-Champs-eko zuzendaria lehen aldiko juntatzen zaie hamabi interpretatzaile hauei. Ikuskizun osoa, desioz betea, lurra otoizten duena sapa iganarazteko.