13€tik 22€tara
PartekatuIgandea 13 iraila
18h00
LEKUAHarri Xuri - Luhoso
45'
Familian ikusteko
5 urtetik goiti
Sei urte ditu Alaik. Haren amatxi eta zakurrarekin bizi da. Bere familia ez da bere adiskideenaren gisakoa, eta horren ondorioz bere burua desberdintzat hartzen du, bestelakoa balitz bezala. Baina gau batez, dena uzkailtzen da: ametsen munduan murgiltzen da. Abere parrasta batekin biltzen da orduan eta haien bitartez, arrunt bakanak eta bereziak diren familia aniztasun sinestezina aurkitzen du. Ametsetako bidai dantzatu honen bitartez, bateratzen gaituzten ibilbideen, bizitza moldeen eta lokarrien aberastasuna ospatzen ditu ikuskizunak. Normaltasuna galdekatzeko eta gure desberdintasunak ospatzeko olerki gomita bat, publiko eta estilo guziak elkartuaraziz, festibala bera familia handia den gisara.