Urririk
Asteazkena 10 iraila
18h00
LEKUAPlaza Berri
1:30
Familian ikusteko
Biharko koreografoak argian ezartzen dituen leihaketa erakargarri honen ale berria. 13,50 m luze eta 2 m zabaleko taulagainerako pieza sortu behar dute hautagaiek kari horretara!
Norberak bere sorkuntzarako desioak, nolanahiko estiloari jarraikiz, dardarazteko zinezko jauzi-ohola. Sari desberdinen artetik, Dantzaren Maitaldiaren ondoko edizioan parte hartzeko parada eskaintzen du agertoki berezi honek! Profesionalek osatu epaimahaiaren ondoan, bere koreografo maiteena hautatzen du publiko gorituak.
Aitzineko aleko irabazleen ikuskizuna berriz ikusteko plazera ere eskainia zaizue, epaimahaiak bere hautua aztertzeko denboran.